"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nonnari, Todarotarren amonari, den-dena ahazten zaio. Bere senar maitea zenaren lurraldera, Italiara, familia osoarekin joan nahi duela izan ezik, familia ere baduela ahaztu aurretik. Nonna bidaiaren kontuarekin jo eta ke dabilenez, eta hari atsegin emateko, familiak hark amestutako bidaiari baiezkoa ematen dio. Eta hartara, denak abentura horretan abiatzen dira amonaren memoriako irudien bila; egoera berak dakartzan korapiloz, ezustekoz eta batik bat maitasunaz beteriko bidaia bat. Zer ote da garrantzizkoena, hura bertara joatea ala hark han izan zela gogoratzea? Garbi dago erantzuna ez dela hain erraza. 


