"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sei pertsonaiek euren arteko bizitza bitxia kontatzen digute. Aldian-aldian, matematika arraro batek koordenatu batzuren erdian jartzen ditu, geure pertsonaietako baten bizitza aldatuz, beste baten gorputzean jarraitzeko. Elkarrekin gurutzatzen diren bi bideren aldiberekotasunean transmutazio fenomeno bat gertatuko da. Gorputz-aldaketa berri baten unea izango da sei pertsonaietako batentzat, eta horiek euren bizitza konplexua kontatuko digute euren izatearen labainketen bitartez, gorputz batetik bestera, elkarrekin bizitutako oroitzapenen eta bizipenen sare bat sortuz. 


