71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Eraman Itzazu Gurasoak Zinera
Eraman Itzazu Gurasoak Zinera
Marco Villamizar, Eric Gutierez
 
85 min.
Gauzak ez daude ondo Musika planetan. Musika-tresnen familia guztiak haserre daude eta etengabe ari dira sesioan. Guztia Sol, La eta Do giltzen desagertzearekin hasi zen, eta argi dago familietako bakoitzak besteari leporatzen diola errua. Kakofonia erabatekoa da: instrumentu bakoitzak bere artean jotzen du eta inork ez du Orkestra Handiari buruz deus jakin nahi. Alabaina, zurezko instrumentu bat, Piccolo, Saxo metalezko musika-tresnaren lagun onena bihurtzen denean, Do notak ezin izango du horrelakorik sinetsi. Bi horiek adiskide egin badira eta elkarrekin giltza galduen bila abiatzea erabaki badute, ziur musika handia aurkituko dutela kale-kantoiaren bueltan. Hartara, hirurak elkarrekin tranpaz eta arriskuz beteriko abenturan murgilduko dira. Harmonia lortzea ez da lan erraza, ez alajaina!
Kjell Sundvall
 
85 min.
Hamaika mila modu daude bizitzan irabazteko. Fredrik hamar urte dituen Magda neskatilaren aita da. Fredrik tipo dibertigarria eta jockey saiatua da, eta, itxura denez, bere ametsetako zaldia aurkitu du azkenean. Dena den, koxka ere badu zaldi horrek, ez baitu irabazteko gogorik nonbait. Fredrikek gero eta denbora gehiago eskainiko dio zaldiari, eta gero eta gutxiago alabari, eskolako 60 metroko lasterketarako gogoz prestatzen ari bada ere. Aita gutxitan ikusten duenez, Magda amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea eta bizitzan irabaztea ere bilatzen duena. Baliteke Helena ez izatea Fredriken ametsetako emakumea, baina bizitza, maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio, eta zer behar den bizitzan benetan irabazteko.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: