"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Saileko ia berrogeita hamar filmen arduradunak, aktore, zuzendari nahiz bestelako teknikariak, eguneroko emanaldien ondorengo solasaldietan gertutik ezagutu ahal izango ditugu, aurtengoan ere. Egileek aurkeztutako lanei buruzko anekdotak azaltzeaz gain, ikusentzuleek euren eserlekuetatik filmaren inguruko iritziak, hausnarketak, kezkak edota galderak luzatu ahal izango dizkiete haiei. Bitxiak, Zuzendari Berriak eta Bereziak ataletako partaide gehientsuak bertan izango ditugu, beraz, gaur arratsaldetik aurrera. Hain zuzen, Calle Santa Fé-ren dokumentalaren egileak, Carmen Castillo txiletarra, lehen solasaldia eskainiko du, K2 aretoan, arratsaldeko 4etako emanaldiaren ondoren.