"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1970ean Rennesen jaioa. Arte Dramatiko ikasketak egin zituen Parisen eta New Yorken. Lanean antzerkian hasi zen, besteak beste, Brecht, Beckett, Molière, Marivaux eta Chejov bezalako dramagile handien lanak antzeztuz.
Bere lehen pelikula Cannesko Un Certain Regard sailean parte-hartutako Diane Bertranden Un samedi sur la Terre izan zen. Lehen rol nagusia, berriz, C’est quoi la vie? (Zer da bizitza?, 1999). Film honek Urrezko Maskorra eta Aktore onenaren Zilarrezko Maskorra (Jacques Dufilho) bereganatu zituen 1999ko Donostiako Zinemaldian. Éric Caravacak 2000. urtean Ezagutzera emandako aktore onenaren Zesar saria lortu zuen.
Behin aktore ezagun bihurtu eta gero, Aktore onenaren Zesarrerako proposatu zuten Donostiako Zabaltegin emandako François Dupeyronen La chambre des officiers (Ofizialen pabilioia, 2000) filman eginiko lanagatik. Jarraian, Patrick Chéreauren Son frère (Bere anaia, 2002) filman esku hartu zuen, Berlinen Zilarrezko Hartza irabazitakoan; bere hurrengo lanak Donostiako Sail Ofizialean aurkeztutako François Dupeyronen Inguélézi (Klandestino, 2003), Lucas Belvauxen La raison du plus faible (2005), Jérôme Bonnellen J’attends quelqu’un (2006), Laurent Herbierren Mon Colonel (2006) eta Catherine Corsiniren Les ambitieux (2006) izan dira.
Horrez gain, Éric Caravacak film bat zuzendu du, Le passager (2004), Julie Depardieurekin batera antzeztua eta Veneziako Zinemaldiko Kritikaren Asterako hautatu zutena.