"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lola Millás Espainiako Atzerri-arazoetako eta Kooperakuntzako Ministerioaren Filmategiko fundatzaile eta zuzendari da, 1975az geroztik. Aipatu filmategia sortu aurretik, Ministerioko Kultura eta Zientzia Harremanen Zuzendaritza Nagusian, Nazioarteko Kultura Erakundeen arteko koordinatzaile gisa lan egin zuen, aldi berean, Índice Cultural argitalpeneko nobela eta saiakera atalen arduradun izaki.
1992tik 1995era Madrilgo Casa de Américako Ikus-entzunezko Arloa sortu eta koordinatu zuen. Zenbait nazioarteko zine-jaialdien sortzailekide ere bada, hala nola, Peñíscolako Komedia-zinemakoa, bertan latinoamerikar zinemagintzen inguruko gunea sortuz, Lleidako Latinoamerikar Zinemako Erausketa eta Tarifako Afrikar Zinemako Erakusketa.
Hainbat zinemalditako epaimahaiko izan da: Huelvako Iberoamerikar Zinemako Jaialdikoa, Lleidako Erakusketakoa, Bahiako Zinemaldikoa eta Lisboako Zinema Digitaleko Nazioarteko Zinemaldikoa, besteak beste.
Hitzaldiak ugari eman ditu halaber, Madrilgo Centro Cultural de la Villan, La Casa Encendidan, Casa de Américan, Majadahondako Zinema Latinoamerikarreko Jaialdian, eta ondoko unibertsitateetan: Complutense, Camilo José Cela (Madril), San Juan de Puerto Rico, San Carlos (Guatemala) eta Mexikoko Autónoman.
Lolas Millásek Edipo Tango kontakizun-liburua idatzi du, lehenik Mexikoko Universidad Nacional Autónomak argitaratua (1999) eta gero, Espainian, Celeste argitaletxearen eskutik (2000). Halaber, Con Agustín González hemos topado (2001) eta Agustín González: entre la conversación y la memoria liburuak idatzi ditu, Ocho y Mediok argitaratua eta Malagako Zinema Espainiarreko Zinemaldian 2005ean aurkeztua. Horrez gain, De Madrid al Cine: Una pantalla capital (2003) liburuaren egilekide dugu.
Azkenik, Cine y libros en España, Ciclos y temas eta Literatura Española liburuen argitalpena koordinatu du, eta La Historia de España a través del cine prestatzen dihardu.