"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Madrilen jaio zen 1953an. Arkitektura ikasi eta Irudi-ikasketetan lizentziatu zen.
Telebistan hasi zen lanean arreta zineman jarri aurretik, zuzendari laguntzaile lanetan hasiz, harik eta 1991n, Salsa rosa (1991) bere lehenbiziko filma zuzendu zuen arte.
BocaBoca ekoiztetxearen bazkide sortzaile izan zen eta Espainian komedia-zuzendari arrakastatsuenen artean nabarmendu dute. Bere gaien modernitateagatik nola eszenaratzean duen dotoreziagatik, bere pelikulak herrialde askotan estreinatu dira Miramax, Fortissimo Films edo Lucky Red bezalako konpainia ospetsuei esker.
2005ean bere ekoiztetxe propioa sortu zen, Lenon, eta bertatik El juego del ahorcado proiektua bultzatzen dihardu, Imma Turbauren izen bereko eleberrian oinarrituz, eta gidoia Salvador García Ruizek idatzi duelarik.
Bere pelikula guztiak bildutako diru-kopuru aldetik arrakasta izan dira eta sari ugari ere jaso dituzte. Salsa rosa (1991) filmari esker, Zuzendari Berri onearen Goya sarirako izendatu zuten. ¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? (1993) lanak Emakumezko Aktore onenaren Goya saria irabazi zuen (Rosa María Sardá). Todos los hombres sois iguales (1994) pelikulak Jatorrizko Gidoi onenaren eta Emakumezko Aktore onenaren sariak (Cristina Marcos) jaso zituen. Boca a boca (1995) filmak Gizonezko Aktore onenaren Goya Saria lortu zuen (Javier Bardem). El amor perjudica seriamente la salud (1996) Hamptonsen Publikoaren sariduna izan zen. Entre las piernas (1999) Berlingo jaialdian lehiatu zen. Cosas que hacen que la vida valga la pena (2004) filmarekin Malagako Jaialdiko Publikoaren Saria eskuratu zuen. Reinas (2005) Donostiako Zinemaldian Zuzendaritza Artistiko onenaren Hamilton sariarekin aintzatetsi zuten.
Bere filmografia osatuz, Desafinado (2001) eta Hay motivo (2004) taldeko pelikularen osagai Yak 42 film laburra ditugu.