"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zurichen jaio zen 1941ean. Parisen bolada labur batez bizi ondoren, Zuricheko Bühnenstudioan antzezlaritza ikasi zuen (egun Schauspiel-Akademie). 1960an bere lehen antzezpenak egiten hasi zen suitzar pelikulatan, eta geroztik, Europako antzoki askotan antzerki-aktore gisa hasiko zen: Göttingenko Junges Theater, Bremengo Theater am Goetheplatz… 1967an Peter Steinek zuzenduriko lehen ekoizpeneko aktore izango da, eta 1970ean jada Berlin Mendebaldeko Schaubühne am Halleschen Ufer konpainiako arima da.
1975ean aldizka hasiko da zinean, eta hurrengo urtetik aurrera, buru-belarri zinean bakarrik arituko da, nahiz eta 1982an, Berlingo Theater am Leniner Platzen agertokietara itzuliko zen Klaus Michael Grüberrek zuzenduriko Hamlet lana antzezteko, eta 1984an, Peter Steinek zuzenduriko Oberon in der Park antzezlanean aritu zen.
Nazioarteko zuzendari ezberdinen aginduetara pelikula ugariren protagonista izan da, besteak beste, Volker Schlöndorffen Die Fälschung (Engainuen zirkulua, 1980), Alain Tannerren Dans la ville blanche (Hiri zurian, 1983), Wim Wendersen Der Himmel über Berlin (Berlin gaineko zerua, 1987), Theo Angelopoulosen Mia aioniotita kai mia mera (Eternitatea eta egun bat, 1998), Silvio Soldiniren Pane e tulipani (Ogia eta tulipanak, 1999), Jonathan Demmeren The Manchurian Candidate (Beldurraren mezularia, 2004), eta Oliver Hirschbiegelen Der Untergang (Hondoratzea, 2004), zeinean Bruno Ganzek mundu mailako mirespena ekarriko zion Hitlerren antzezpen aparta egin baitzuen, Europako Zine Akademiak emandako Aktore onenaren saria eskuratuz.
Berriki eginiko lanen artean aipagarri da Fredi M. Murerren Vitus (2006), Donostiako Zinemaldiko Zabaltegiko Bitxiak sailean erakutsiko dena.