"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ondarroa (Bizkaia), 1970. Kritika Sari Nazionala eman zioten bere lehen poema-liburuagatik, Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001), gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera itzulia.
Berak idatzitako zenbait olerki agertu dira izen handiko literatur aldizkaritan, The New Yorker-en esaterako, eta errezitaldiak eman ditu nazioarteko poesia-jaialdi ugaritan, New York, San Frantzisko, Berlin, Bordele, Irlanda, Italia, Eslovenia edo Estonian.
Poesia, musika eta bideoa batzen dituzten zenbait multimedia egitasmotan parte-hartu du. 2003an, Zaharregia, txikiegia agian CD-liburua argitaratu zuen Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Mikel Mendizabal musikariekin eta Mikel Valverde irudigilearekin batera, New Yorkeko bisitaldiaren ondorio. Aipatu egitasmoan oinarritutako Agian dokumentala burutu berri du Arkaitz Basterrak, aurtengo Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailan aurkeztuko dena.
Egun, Kirmen Uribek bere lehen nobela idazten dihardu.