"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Parisko Ikasketa Politikoen Institutuan lizentziatua eta Letretan doktore, Martine Offroyk beti jardun du kulturaren inguruan. Lanean 1969an hasi zen Le Nouvel Observateur argitalpenean eta ondoren, 1972an, Editions Gallimard-en sartu zen, frantses literaturako autore garrantzitsuenak ezagutu eta bere benetako grina garatuz. Aldi berean, Cinématographe aldizkaria atera zuen Jacques Fieschi eta Philippe Carcassonnerekin batera.
1977an, Nicolas Seydouxek eta Daniel Toscan du Plantierrek Gaumont elkarteko kanpo-harremanen arduradun izan zedila eskatu zioten. 1985ean, Nicolas Seydouxek Gaumont Cinémathèque eta Museoaren zuzendaritza haren esku utzi zituen, Gaumont ondarearen zuzendari bilakatuz. 2004an, Gaumont eta Pathé albistegi zinematografikoak gordetzen diren Gaumont Pathé artxibategiko presidente izendatu zuten, baita bi elkarte hauetako film mutuen katalogokoa ere.
2003az gero, Martine Offroy Toulouseko Zinematekako presidente da (Toscan du Plantierri jarraiki), Frantziako Zinematekako zuzendariorde eta Cannesko Zinemaldiko protokolo-zuzendari 1985az geroztik.
Frantziako sari ofizial gorenen jabe da, Arte eta Letren Zaldun eta Ohorezko Legioaren Zaldun tituluena, alegia.