"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Per Nielsen Kopenhagen jaio zen 1957an eta Unibertsitatean Literatura ikasi ondoren, 23 urterekin bere jardunbide profesionala Danimarkako Irrati-telebistan (DR) hasi zuen, bere musikari-ibilbidea jarraitzearekin batera, bi talderen sortzaile eta konpositore izan baita, Buzstop eta Frontline. Bere musika-jarduna nabarmena izan zen oso, bere jingle-ei esker Ben Webster saria eta Arteen Estatu-fundazioaren saria eskuratuz, Nielsenek egin baitzituen Danimarkako Irrati-telebistako albistegi guztien sintoniak.
DR delakoan irrati eta telebista saioak ekoiztu zituen. Gerora, Daniar Zinemako Institutuaren haur eta gazteentzako pelikulen ekoizle exekutibo kargua bere gain hartu zuen, Peter Flinth, Wikke & Rasmussen, Thomas Vinterberg edo Lone Scherfig bezalako zuzendarien filmak ekoiztuz. DR-ra itzulitakoan, oraingoan Telebista Departamentura, Per Fly edo Anders Thomas Jensen bezalako daniar zuzendarien filmak elkar lanean ekoiztu zituen. Bolada batez Norvegiara bizitzera joan eta herrialde horretako zinema bultzatzearen ardura duen Gidoien Garapen Buru eta Norvegiar Zinemaren Garapen Ekoizle Exekutibo izan zen. Danimarkara eta ekoizpenera itzuliko zen gero Zentroparen sortzaile Peter Aalbaek Jensenen eskutik, eta erakunde horretan gidoi-aholkulari gisa lan egin zuen eskandinaviar zinemaren industriako ordezkari nagusientzat (Nimbus Film, Danish Novel Film, A Film, Nordic Lights, Norsk Film A/S, Nordic Film and TV Fund eta Nordisk Film).
Gerora, Suediako Zine Institutuaren partaide izango zen aholkulari moduan; lau urteetan, 50 pelikula baino gehiagotan izan zen kontseilari, tartean Oscarrera izendaturiko Kay Pollaken As It Is in Heaven (Aingeruen lurraldea), Maria Blomen Dalecarlians, Josef Faresen Zozo, Lars von Trierren Dogville eta Manderlay, eta Erik Popperen Hawaii-Oslo.
Gaur egun, Per Nielsenek film luzeen exekutibo gisa dihardu Film i Väst, eskandinaviar esparruko zine-fundazio handiena denarentzat, hedabide ezberdinentzat musika konposatzen dirau, opera itzultzen eta telebista, zine nahiz antzerki-lanetarako idazten.