"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Brasildar zuzendari, produktore eta aktore, zine eta kultura-arlo desberdinetan jardun du. 1974an bere lehen laburra zuzendu zuen, Carlos Lelao, eta 1975ean, Museu Paulista.
Joaquim Pedro de Andraderen O Homen do Pau Brasil eta Miguel Faria Jr.-ren Para Vivir um Grande Amor eta Stelinha filmetan zuzendariaren laguntzaile gisa aritu zen. 1980an Vinicius de Moraes, um rapaz de familia erdimetrajea zuzendu zuen, eta 1996an bere lehen film luzea, Mil e Uma, Marcel Duchamp frantses artistaren eta Lewis Carrolen pertsonaia ospetsuan oinarritutako Alice izeneko neska kariokaren arteko alegiazko elkartze bitxia berregiten duena.
2005ean, Miguel Faria Jr.-k zuzendutako Vinicius de Moraes dokumentala ekoitzi zuen, brasildar artista ospetsu eta polifazetikoari buruzkoa.