"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gilbert Adair nobelagile, poeta, gidoilari eta zine-kritikari da. Bere eleberrien artean, aipagarri dira The Dreamers (Bernardo Bertoluccik zuzenduriko bertsio zinematografikoaren gidoia idatzi zuen), Love and Death on Long Island (Richard Kwietniowskik pantailaratua), A Closed Book (aurki Raúl Ruizek gauzatuko duen honen bertsio zinematografikorako gidoia idatzi du) eta berri-berriena den, The Act of Roger Murgatroyd.
Ruizen The Territory lanaren gidoia ere idatzi du eta zuzendari beraren Klimt filmaren ingelesezko bertsioa. Bere azken gidoia, zuzendariarekin batera idatzia, Bertolucciren hurrengo pelikula da, Bel Canto.
Zinearen inguruko hainbat entsegu-bilduma argitaratu du eta aldizkari eta egunkari ingelesetan zine-kritikari gisa kolaboratu du. Gaur egun Londresen bizi da.