"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mexiko Hirian jaio zen 1953ko uztailaren 11n. Oso gazte zelarik, antzezpena ikasten hasi zen, Virgilio Mariel, José Luis Ibáñez, Dimitrio Sarras, Héctor Mendoza eta Adriana Roel maisuekin. Gero antzerki-tailer bat egitera Londresera abiatu zen.
51 pelikula egin ditu, nabarmen dira horien artean, Sergio Olhovichen La casa del sur (1974), Felipe Cazalsen Los motivos de Luz (1985, Donostian Zilarrezko Maskorra eskuratutakoa), La reina de la noche (1993), El evangelio de las maravillas (1998), El coronel no tiene quien le escriba (1998), Así es la vida (1999), den-denak Arturo Ripsteinenak, Antes que anochezca (1999), Julian Schnabelena, El sueño del Caimán (2000), Beto Gómezena, La perdición de los hombres (2000, Donostian Urrezko Maskorra jasotakoa), eta La virgen de la lujuria (2001), biak ala biak Arturo Ripsteinenak. Exxxorcismos (2001), Jaime Humberto Hermosillorena, Frida (2001), Julie Taymorrena, Jaime Humberto Hermosilloren El Edén, eta Between, David Ocañarena (2004).
33 antzerki-lanetan hartu du parte, Misterio bufo, Y la maestra bebe un poco, Salomé, Ángeles caídos, Las criadas, Los monólogos de la vagina eta Hombres gailenduz.
Telebistari dagokionez, 22tik gora telenobelatan esku hartu du, azpimarratzekotan, El maleficio, El extraño retorno de Diana Salazar, En carne propia, El vuelo del águila, La antorcha encendida, Pueblo chico, infierno grande, María Isabel, Mariana de la noche eta La madrastra. Eszena zuzendari gisa lan egin du Mujer, casos de la vida real programaren saio ezberdinetan eta Operación Triunfoko zuzendari izan da.
Patricia Reyes Spíndola 1998an Donostiako Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko kide izan zen.