"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Budapesten jaioa izanik, Peter Maraik Buenos Airesen igaro zuen bere haurtzaro osoa. Irudiekin lanean publizitategintzan hasi zen eta honek zinema ekoiztera eraman zuen. 70eko hamarkadan Mexikon kokatu zen eta hamar urteren buruan Los Angelesera lekualdatu zen Televicinen lan egiteko, hegoamerikar eta espainiar filmak banatuz, Adolfo Aristarainen Tiempo de revancha eta Bigas Lunaren Bilbao, esaterako.
1984an, Cóndor Video konpainia sortu zuen, soilik Estatu Batuetako merkatu hispanora zuzendutako lehen bideo-zigilua bihurtuko zdena. Adolfo Aristarain, Carlos Saura eta zinema mexikarreko klasikoak banatu zituen. Geroxeago, honako eskaintza zabaldu egingo du Connoisseur zigiluarekin, Truffaut, Buñuel, Fellini eta Kurosawa bezalako zuzendari handien pelikulen banaketa egiteko. Bere DVDen edizio zainduei esker, askotariko izenburuak eskuratu daitezke, Alberto Gouten Aventurera klasiko mexikarra, Fina Torresen Oriana edo Eliseo Subielaren El lado oscuro del corazón, kasu.
Peter Marai Los Angelesen bizi da, non latinoamerikar eta espainiar zinema Estatu Batuetako merkatuan zabaltzeko eta ezagutarazteko ezinbesteko pertsona bihurtu den.