"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zuzendari lanetan film mordoska egin du, bai zinean baita bideoan ere. Bere begikoenak dira: La guerre d’un seul homme (1981), Guerreros y cautivas (1989), Le violon de Rothschild (1996), Fantômes de Tanger (1997), Crepúsculo rojo (2003) eta Ronda nocturna (2005).
Bai bere filmografia bai bere literatur lana errealitatearen eta irudimenaren arteko eremu zehazgabean mugitzen dira. Cozarinskyrentzat, dokumentalaren eta fikzio hutsaren arteko mugak hain dira meheak, ezen etengabe hausten dituela, ikuslearengan sentsazioa ezberdinak sortaraziz. Donostian behin baino gehiagotan egon den zuzendari honen azken pelikula, Ronda nocturna, emanaldi berezian proiektatuko da Horizontes Latinos atalean.