"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Antonio Skármeta idazle txiletarraren ipuin-liburuak eta nobelak 27 hizkuntzatara itzuli dira eta nazioarteko sari garrantzitsuak jaso dituzte. Aspaldi gabe jasotako sarien artean aipagarri dira: 2003ko Planeta Saria El baile de la victoria nobelagatik, Frantziako Prix Médicis eta Italiako Grinzane Cavour La boda del poeta lanagatik, eta Llibreter Saria eta Unescoren Literaturako Mundu Saria La composición liburuagatik.
El cartero de Neruda da bere lanik ezagunena, bai nobela, bai antzerki, baita zineko bertsioetan ere zorioneko bizitza izan duena. 1983an, Ardiente paciencia izenburupean, berak zuzendutako eleberri beraren bertsioak Huelva eta Biarritzeko jaialdietan sariak lortu zituen, baita Georges Sadoul saria ere Frantzian. Hamaika urte geroago, 1994an Michael Radfordek Il Postino izenburupean eta Massimo Troisi eta Philippe Noireten antzezpenak medio burutuko zuen egokitzapen berria bost Oscar sarietarako proposatuko zuten, horietako bat lortu, eta mundu mailako arrakasta erdietsi zuelarik.
Oso estua da zinearekin eta telebistarekin duen harremana. 80ko hamarkadan, Peter Lilienthal zuzendarirentzat gidoiak idatzi zituen Alemanian, eta bere ipuin asko filmatu dituzte Venezuela, Mexiko eta Alemanian. Skármeta bada, gainera, bere berrikuntza ausartei esker audientzia handia izan duten liburuei eta idazlei buruzko bi telebista saioen sortzaile. Horietako batek, El show de los libros izenekoak, sariak ugari jaso ditu herrialde ezberdinetan, besteak beste, Espainian ematen diren Ondas eta Midia sariak. Cannesko azken zinemaldian, Cecchi Gori ekoizleak, Il Postino-ren berak, Skármetaren El baile de la victoria (Planeta Saria) eleberria zinera egokitzeko eskubideak erosi zituela iragarri zuen eta filma Ricky Tognazzik zuzenduko duela.
Bere bizitzan zehar, Frantziako Arteen eta Letren Ordenako Zaldun izendatu dute, Comendadore Italian, eta Alemaniak Goethe domina eman dio. 2000. urtean, Ricardo Lagos presidenteak Txileko Enbaxadore Alemanian izendatu zuen, eta mandatu hau 2003ra bitarte bete zuen.
Espainian Random House Mondadori, Planeta eta Seix-Barral argitaletxeek ia bere obra guztiak argitaratu dituzte.