"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Belgikan jaio zen 1957an. Filosofian eta Pedagogian lizentziatu eta 1986az geroztik, Tendances aldizkariko erredakzio-buru da. Geroxeago Generiek aldizkaria zuzendu eta Jekino-Films banaketa-etxean lan egin zuen. 1992an, Inti-Films ekoiztetxea sortu eta haren buru izango da, harik eta 1994an Antwerp European Youth Film Festival-eko zuzendari izendatu zuten arte, bertatik, erakunde ezberdinekin elkarlanean, mintegi eta mahai-inguruak antolatu zituelarik.
Flemish Film Institute-ren baitan dagoen Flandesko Zuzendarien Elkarteko kide, 1996an Coordination of European Film Festivals-eko Belgikako bozeramaile bihurtu zen. 1998an, Epeios Productions ekoiztetxean lan egin zuen eta Belgian Focus-eko arduradun kargua bere gain hartu zuen Brussels European Film Festival-aren baitan, eta 2000tik eta 2002ra bitarte, jaialdi honetako zuzendarikide izan zen. Urte horretan Belgian Director´s Guild-eko lehendakari eta Flemish Audio-Visual Fund-eko Nazioarteko Harremanen eta Europar Aferen Zuzendari. Eurimages-ko presidenteorde izana, 2004ko uztailetik 2005eko uztailera. Honez gain, idazle gisa zinema-saiakera, poesia-liburu eta antzezlan zenbait argitaratu ditu.
1993an, Kameleon pelikula idatzi eta ekoiztu zuen, eta 1994az geroztik, zortzi dokumentalen ekoizle eta zuzendari izan da, gehienak Latinoamerikan filmatutakoak. Ekoizkide gisa egin dituen azken lanak, L´étranger (2004) eta La raison du plus fort (2002), eta zuzendarikide bezala, berriz, Hollywood aan de Schelde (2001) telesaila.