"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1956an jaio zen, Frantzian. Matematikan eta Musikan lizentziatutako Jérôme Paillard musikari gisa hasi zen oboe-jole gisa. Aurki, Erato musika klasikoko disketxean produktore gisa hasiko da eta Costallat musika-argitaldariko arduradun izendatuko dute, zeinean Claude Debussyren lan osoaren edizio zaindu bat abian jarri zuen.
1991n, Erato Films-eko Zuzendari Orokorraren kargua bere gain hartu zuen, Daniel Toscan du Plantierrekin batera. Lanpostu horretan zegoela, dozena bat pelikulen ekoizpenaz arduratu zen, besteak beste, honako zuzendariekin, Jean-Fancois Amiguet, Mehdi Charef, Maurice Pialat, Satyajit Ray, Jean-Charles Tachella, Andrzej Wajda… Honekin batera, Euripide Productions konpainiarentzat lan egin zuen, dokumental musikaletan aditutako erakundea berau, eta Goutte d’Or banaketa-enpresa sortu zuen.
1996an, Cannesko Zinemaldiko Film Merkatuaren Zuzendari Ordezkari izendatu zuten, munduko zine-merkatu handiena eta garrantzitsuena denarena. Bere agindupean, Film Merkatua hazi egin da Palais Rivierako instalazio berriekin, parte-hartzaile kopurua biderkatu egin da ia 9.000 lagunera iritsi arte eta bere eskaintza handitu du www.cannesmarket.com sortuz, profesionalentzako zerbitzu iraunkorra; Producer Network, film luzeen ekoizleei zuzendutako programa; eta Short Film Corner, soilik film laburrei eskainitako merkatu eta plataforma.
Jérôme Paillard Centre National du Cinémaren batzorde ezberdinetako partaide da, ESCP-EAPn irakasle eta Arteen eta Letren Zaldun Ordena dauka.