"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zine-kritikari kolonbiarra, Medellinen bizi eta lan egiten du. Zuzenbidean lizentziaduna, abokatutzan dihardu zinema kritika eta saiakera idazteaz gain. Zinearekiko zaletasuna oso gaztetatik esnatu zitzaion. Hogei urterekin Medellingo Zine Klubeko idazkari zen eta hiru urteren buruan bertako zuzendari. Antioquiako Unibertsitateko zine-irakasle, Kolonbia eta Latinoamerikako argitalpen ezberdinetan aldizka idazten du. Revista Cuadro-ko Zuzendaritza Batzordeko kide, Cine eta Cinemateca aldizkarietan kolaboratzen du. Gaur egun, El Colombiano egunkariko zine-kritikari da eta Kolonbiako zineman berezitutako argitalpen bakarrean, Kinetoscopio aldizkarian, ohiko sinatzailetako bat.
Musikazale amorratua ere badenez, bi liburu espezializatu idatzi ditu: “Que nunca llegue la hora del olvido” (1986), boleroaren ingurukoa eta “La música que es como la vida” (1990), musika herrikoiari buruzkoa. 2005 urteko bukaera aldera zinema kritikez osatutako “Escrito en el viento” bilduma-liburua argitaratzeko asmotan da.