"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iruñean jaio zen, 1974ko uztailean. Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu eta NYUn (New York University) graduatuondoko ikasketak burutu zituen. Handik bueltakoan, Gipuzkoan kokatu eta zine-ekoizpenaren arloan lanean hasi zen, bereziki Koldo Almandozek zuzendutako laburretan: Razielen itzulera (1997), A dar ba kar (1999), Belarra (2002), Amuak (2004).
Euskadiko film laburren eraberritze mugimenduaren bultzatzaileetako bat izateaz gain, Espainiako zenbait ekoiztetxeetan aritu da lanean (Esicma, Cine Company, Asegarce, Aiete-Ariane Films) eta bost urtez Sogecinerekin, Javier Fesserren Mortadelo y Filemón filmeko ekoizpen taldean eta Alejandro Amenábarren beste Los otros eta Mar adentro pelikulatan parte hartu du.
Gaur egun, Gipuzkoan bizi da eta zenbait zinegileren proiektuak eskuartean ditu.