"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1958an Venezian jaiotako zine-kritikari italiarra, bertan burutu zituen ikasketak Literatura, Artea eta Zinearen Historian lizentziatuz. Kazetari eta zine-kritikari gisa, hainbat egunkari eta aldizkarien kultur orrialdeetarako artikulu ugari idatzi ditu Corriere della Sera, Manifesto eta Ciak barne. Kazetari, egile eta zuzendari-lanak ere burutu ditu izen handiko europar telebista-kate zenbaitentzat: Arte, 3Sat/ZDF, Tele+ eta Sky Italy, kulturaren gaineko erreportaje eta dokumentalak grabatuz.
1999an Berlin hiriari buruzko dokumental bat zuzendu zuen, Berlino: il grande vuoto, Turingo zinemaldian eta Bartzelonako Docupolisen aurkeztua.
Vincenzo Bugnok aholkulari gisa jardun du Europako zenbait zine-jaialditan: Internationale Filmfestspiele Berlin / Berlinale, Festival internazionale del Film Locarno, International Thessaloniki Film Festival, Trieste Film Festival/Alpe Adria.
Besteak beste, Berlinale/World Cinema Fund ekimenaren sustatzailetako bat delarik, German Federal Cultural Foundationekin lankidetzan Berlinalek aldatze bidean dauden herrialdetako zine ekoizpena bultzatzeko sorturiko erakunde honen managerkide dugu orain dela urtebete, Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean, Ekialde Ertainean eta Erdialdeko Asian arreta berezia jarriz. Bestela gauzatuko ez liratekeen filmeei laguntza ematea da fundazio honen helburua, hauen banaketa komertziala Alemaniako zine-aretotan bultzatzeaz gain.
Egun, Berlinaleren Italiarako ordezkari da.