"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
El Salvadorren jaioa. Los Angelesen bizi da, Kalifornian. Informatika eta Latinoamerikako Zinemaren Historia ikasi ditu; kazetari, programatzaile, zinema sustatzaile eta argitalpen xumeen zuzendari gisa egiten du lan. 80ko hamarkadan, Los Angeles Film Exposition-eko Dokumentalen Hautaketa Batzordeko kide eta Programatzaile izan zen, baita Latinoamerikarako ordezkari ere. 80ko eta 90eko hamarkadatan, Habanako Zinema Latinoamerikar Berriko zine-jaialdiaren ordezkari izan da Estatu Batuetan. 1990ean ordezkari gisa dihardu Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarentzat, eta 1993an Zinema Chicanoari buruzko atzera begirakoa taxutzeaz arduratu zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Duela hamar urtetik hona zinema latinoamerikarreko programazio-aholkulari dihardu hainbat filmategi eta zine- jaialdietarako: San Francisco Film Festival, Sundance Film Festival, Toronto International Film Festival, Guadalajarako Nazioarteko Zine Mexikarreko Mostra, University of California Berkeley Pacific Film Archives, Frantziako Filmategia, besteak beste. Gaur egun, Palm Springs International Film Festival, New Yorkeko Tribeca Film Festival, Seattle International Film Festival jaialditan ordezkari gisa dihardu, Biarritzeko Zinema Latinoamerikarreko zine-jaialdiko Hautaketa Batzordeko kide da eta Los Angeles Latino International Film Festival-eko Batzordeko Ohorezko Kide.