"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Córdoba, Veracruz (Mexiko), 1950eko maiatzaren 31. Zinearekiko lehen harremana Politika eta Gizarte Zientzien Fakultateko zine-klubean izan zuen. Soziologia ikasketak utzi eta Zine Klub Transhumantea garatu zuen, besteak beste sindikatu edota nekazarien erakundeentzat emanaldiak antolatuz. Gaitasun Zinematografiko Zentroan Zuzendaritza ikasten hasi zen, baina laster utziko zuen, bereziki miresten duen bokazio horretarako balio ez zuelakoan. Lagun batzuekin batera, Zafra-Cine Difusión enpresa banatzailea sortu zuen. Jarraian, Zafra Video eta Cinematográfica Macondo sortuko zituen, oraindik badabiltzanak. Horien bitartez zine latinoamerikarra banatu du, bai eta artezko-zinea deritzona ere, hau da Patricio Guzmánen La Batalla de Chile-tik hasita Wong Kar Wairen In the Mood for Love arte. Zazpi film ekoiztu ditu, eta horietako seik Canneseko Jaialdiko sail ezberdinetan parte hartu dute: María Novaroren Danzón-etik (Errealizatzaileen Hamabostaldia, 1991) Arturo Ripsteinen Así es la Vida (Sail Ofizial, Cannes 2000) filmera. 2000. urteko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra jaso zuen Arturo Ripsteinen La perdición de los hombres, halaber, berak ekoiztua da. Era berean, Paul Leduc eta Tomás Gutiérrez Alea ahaztezinarekin lan egina da. Ekoizle Independenteen Mexikar Elkartea eta Zine eta Ikusentzunezkoen Ekoizleen Iberoamerikar Federazioa sortu zituen, bietan lehendakari izanik. Sundance, Toronto eta Habanako jaialdietan epaimahaikide izan da, eta 1994an, Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien Epaimahaian parte hartu zuen. Gabriel García Márquez lehendakari duen Latinoamerikar Zine Berriaren Fundazioko Zuzendaritza Kontseiluko kidea da, bai eta Cinemart – Rotterdam-eko Batzordeko kidea ere. Gaur egun, Río de Janeiron Mexikoko Kontsul Orokorra da.