"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Turkiako Bandirma hirian jaio zen, 1950ean. 21 urterekin Istanbulgo American College eskolan graduatu ondoren, Istanbulgo Unibertsitatean Hizkuntz eta Literatur Ingelesa ikasi zuen (1973-77). Ez zuen zinemarekin zerikusirik izan, 1975ean Turkiar Zinematekaren Zuzendaritza beregan hartu arte. Turkian zenbait zine-jaialdien antolakuntzan parte hartu ondoren, 1983an, International Istanbul Film Festival jaialdiko zuzendari izendatu zuten, eta horretan dihardu gaur egun ere. 1996an, jaialdi horretako zuzendari bezala, Pariseko Georges Pompidou gunean Turkiar Zinemari eskainitako atzerabegirako garrantzitsu baten arduraduna izan zen. Nazioarteko zenbait zinemaldi handitan epaimahaikidea izan da, Venezia, Montreal, Rotterdam, Montpellier, Valladolid eta Taormina, tartean.