"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Colegialesen jaioa (Buenos Aires, Argentina), 1959an. Letretan lizentziatua, unibertsitate-irakasle da. Manuel Puig, Lucio V. Mansilla eta Roberto Arlt-en lanetan aditua, Argentinako literaturari buruzko entsegu ezberdinak idatzi ditu, azkena Jorge Luis Borgesi eskainitako “El factor Borges” izenekoa. Gaur egun, “Radar” aldizkariko editorea da, “Página/12” egunkariko igandetako gehigarriarena. Zine eta literatura-kritikari ere bada. Telebistarako gidoiak idatzi ditu (La era del ñandú, Carlos Sorín, 1987), baita zinerako ere (Los enemigos, 1982; Sinfín, 1988; Imposible, 1999; Arizona Sur, 2000). Lau eleberri idatzi ditu, baita kontakizun labur mordoska ere. Hain zuzen ere, Juan Fornen 1992ko “Buenos Aires” (Anagramak argitaratua) antologian argitaratu zuen ipuin bat izan zen Espainian ezagutu zen bere lehen lana. Ordea, Paulsek hamar urte zeramatzan Argentinan argitaratzen. “El pudor del pornógrafo” bere lehen nobela 1984koa da; 1990an, berriz, “El coloquio” argitaratu zuen. Hirugarrenak, “Wasabi”, 1994an argitaratuak, Frantziara, hain zuzen ere, Saint-Nazaire portu frantsesean dagoen ‘La Maison des écrivains étrangers et des traducteurs’ delakora gonbidatutako idazle argentinar baten ibilerak kontatzen ditu. “El pasado” (2003) bere laugarren liburuarekin 21. Herralde Nobela Saria irabazi du. Latinoamerikako narratiba berriko idazle garrantzitsuenetakoa ez ezik, Paulsek Enrique Vila-Matasen “El mal de Montano” eleberriko pertsonaia nagusietako bat izateko ohorea izan du.