"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Finlandiako Zinematekako programatzailea, 1985. urteaz geroztik. Zinematekako nazioarteko harremanen arduraduna da, zine frantziar eta frankofonoaren arduraduna, eta ondoko herrialdeetako zine programen arduraduna, halaber: Italia, Afrika Beltza, arabiar herrialdeak, Iran eta Hego Amerika. Aldi berean, zine finlandiarrari buruz Finlandiatik kanpo antolatu ohi diren programen arduraduna da. Itzultzaile bezala lan egiten du (zinean espezializatua) eta 70eko hamarkadatik hona, Finlandian, kultur-elkarte ezberdinen ekimenetan parte hartu du. 90eko hamarkadan, UNESCOk Finlandian burututako ekitaldiez arduratu zen. Elkarte frantziar-finlandiarren Federazioko Lehendakariordea da. 2003an, Frantziako Chevalier des Arts et des Lettres Ordena jaso zuen.