"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zine kritikaria eta “Sight & Sound Magazine” aldizkariko zuzendaria, hau da munduko zine-aldizkari zahar eta prestijiotsuetakoa (lehen alea 1933an kaleratu zen). Nick James, zine kritikariaz gain, rock musikaria da. Bere lehen idatziak gerora –1991an– berak zuzenduko zuen “City Limits” Londreseko aldizkari erradikaletakoan argitaratu ziren. 1995ean “Sight & Sound-eko” zuzendariorde bezala hasi zen, handik bi urtetara zuzendariaren ardura hartuz. 2002an, Klasiko Modernuen bilduman Michael Manni buruzko “Heat” liburua argitaratu zuen.