"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1972tik 2002ra Québec-eko Zinematekako zuzendaria, aurretik “Objectif” (1960-67 artean Montrealen argitaratua) zine aldizkariko erredaktore izan zen, zuzendari albokoa Montrealgo Nazioarteko Zine Jaialdian (1963tik-1967ra) eta, era berean, Québec-eko Zinea Zabaltzeko Kontseiluko zuzendaria (1969-1972). Zinemateken mugimenduan oso gogotsu aritu zen. Ondorioz, Film Artxibategien Nazioarteko Federazioko Idazkari Nagusia izan zen, 1979tik 1985era, eta lehendakaria, 1989tik 1995era. Zinemari buruzko hainbat artikulu idatzi du eta, 1987an, Lee Konitz musikari estatubatuarrari buruzko dokumentala zuzendu zuen: Konitz, portrait de l’artiste en saxophoniste. Gaur egun, “Journal of Film Preservation” agerkariko erredaktore-burua da, Montrealgo “24 images” aldizkariko erredakzio-batzordeko kidea eta Beiruteko St-Joseph Unibertsitatean irakasle gonbidatua.