"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1945ean Bartzelonan jaioa, Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu eta zine-teknikari bezala lan egin zuen, 1968tik 1980ra. 1976. urteaz geroztik, “Destino”, “El Noticiero Universal” eta “El Periódico de Catalunya” agerkarietan zine kritikari gisa aritu da. 1981ean “Fotogramas” aldizkariko erredakzioan sartu zen eta, 1989tik 1996ra, hau da “Qué leer”-en zuzendaritza beregan hartu arte, erredaktore-buru izan zen. Era berean, gaur egun, “Fotogramas”, “Qué leer” eta “Clío” aldizkarien argitaletxea den Comunicación y Publicaciones S.A. enpresako argitalpen zuzendariordea da.
Idatzi dituen eleberrien artean, “Un clavel entre los dientes” (Seix Barral, 1989), “Tul ilusión” (Anagrama, 1993), “Las Adelfas” (Ediciones del Bronce, 1997) eta “Un curso muy movido” (Alba, 1999), azkena Clara alabarekin batera idatzia. ‘Mis años de cine (1976-1979) Entre el destape y la “qualité”’ (DVD, 2001) oroitzapen zinematografikoen liburua idatzi du, halaber. Datorren azaroan, “Memorias de un extraño (1945-1971)” (Seix Barral) bere oroitzapenen lehen liburukia argitaratuko da. 1971an ezkondu zen eta seme-alaba bana du.