72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Whisky

Juan Pablo Rebella, Pablo Stoll
Uruguai-Espainia
Sinopsia
Zuzendaria
Irudiak
Montevideo, Uruguai. Jacobo Köller galtzerdi-faktoria xume baten jabea da eta itxuraz ez dago besterik bere bizitza monotonoan. Marta da konfiantzazko bere enplegatua. Beren harremana ez doa sekula lanetik haruntzago eta isiltasuna eta ohikeria ditu ezaugarri. Monotonia hau atzerrian bizi den eta urteetan ikusi ez duen Herman, Jacoboren anaiaren ezusteko bisitaldiak mehatxatuko du. Whisky-ren hasieran, Jacobok Martari egoera berria eramangarriago egiteko laguntza eskatuko dio. Bada, absurdoaren eta malenkoniaren, egunerokoaren eta alegiazkoaren arteko kode batetik abiatuta, pelikula elkarren artean hain ezberdinak diren hiru pertsonaia hauen baldartasuna eta miseria txikiak zorroztasunez irudikatzen ahaleginduko da, gaitzondoak eta zakarkeriak disimulatzen saiatu ahala agerian jarriko direnak.
Zuzendaria
Juan Pablo Rebella, Pablo Stoll
Gidoia
Pablo Stoll, Juan Pablo Rebella, Gonzalo Delgado
Argazkia
Bárbara Álvarez
Muntaketa
Fernando Epstein
Musika
Pequeña Orquesta Reincidentes
Antzezleak
Andrés Pazos, Mirella Pascual, Jorge Bolani, Ana Katz, Daniel Hendler
Iraupena
94 m.
Herrialdea
Uruguai-Espainia
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: