"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaren historiako western ederrenetako batzuren egile gisa mirestua, Anthony Mann, zinemaren genero klasiko guztietan modu bikainean nabarmendu zen (thrillerra, komedia musikala, film beliko eta historikoak). Halere, publikoak ez ditu bere maisulanetako asko ezagutzen. Sail honek egile konplexu eta berezkoa ezagutaraziko digu, "zinegiletan klasikoena" izendapenaz haratago iritsi zen hura.