"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1952an Parisen jaio zen. Nerabe zenetik zinezale sutsua denak 32 urte zituela kritika-lanetan hasi zen.Aurretik lan ezberdinak burutu zituen, betiere kultur eta zinemaren arloan. Alderdi ezkertiarrekiko militantzia dela eta, bere belaunaldiko gazte asko bezala, Latinoamerikako (Txile, Argentina, Uruguai eta Kuba) arazoez kezkati ageri da, bere bizitzan oso garrantzitsu izango direnak. Parisko auzune batean animatzaile soziokultural gisa lan egin zuen, zine-emanaldi eta jazz kontzertuak antolatuz.
1982an “Libération” egunkarian kazetari gisa hasi zen. Urte pare batean kazeta horretako zine-kritikari eta iruzkingile bihurtu zen. Hollywoodeko klasikoen miresle sutsua izanda ere, azken hamabost urteetan espainiar eta latinoamerikar zinemak aztertu ditu, eta guztien artean gogokoen dituenak, mexikar, argentinar eta brasildar film jakin batzuk dira.