"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1935ean Gasteizen jaioa. Film laburren ekoizpenean hasi zen, José Fonseca e Costaren La playa de los perros, Miguel Hermosoren Loco veneno eta Jesús Moraren A tiro limpio luzeak ekoiztu aurretik. 1983tik 1988ra Zinematografiako Zuzendaritza Nagusiaren aholkulari izan zen, Bosgarren Mendeurrena estatu-elkarteko ikusentzunezko zuzendari izendatu zuten arte, 1988tik 1993ra lanpostu horretan aritu zelarik. Lanpostu hori uztean, ikus-entzunezko azterketa eta bilakaerako enpresaren zuzendari (SEDA) izendatu zuten. Epaimahaikide eta batzordekide izana da maiz, Huescako Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, kasu, 1994an eta Estatu Batuetako Providencen egin ohi den “Our Essence” Zinema Iberoamerikar Jaialdian Nazioarteko epaimahaikide 1995ean. Kultur Ministerioko ICAAren gidoien sormenerako lehen laguntzen epaimahaikide izan zen, baita 2002-2003ko deialdikoa ere.