"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1943ko abenduaren 13an Mexikon jaio zen. 1962an Luis Buñuel El ángel exterminador filmatzen ari zela bisitatu zuen, eta orduz gero, Buñuelen heriotzeraino lagunarteko harreman handia izan zuten. 1965ean, 21 urterekin, bere lehen film luzea zuzendu zuen, Tiempo de morir, Gabriel García Márquez eta Carlos Fuentesek idatzitako gidoia pantailaratuz. Geroztik, bere ibilbidea azken hamarkadetako zinegintza mexikarreko eta, oro har, mundu osoko, garrantzitsuenetakoa bilakatu da, bere herrialdean eta baita atzerrian ere sari ugari jaso baititu, besteak beste, Donostiako 1978ko Zinemaldiko Epamahaiaren Sari Berezia El lugar sin límites filmagatik, eta 1993an Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra (ex-aequo) Principio y Fin filmagatik.
2000. urtean,Arturo Ripsteinek bere jarduna zeharo irauli zuen eta Latinoamerika osoan digitalean filmatzen lehena izan zen Así es la vida… pelikulaz. Ripstein berritzaile eta ausartak beste bi film grabatu ditu sistema digitalean: La perdición de los hombres, Donostian 2000. urtean Urrezko Maskorra irabazi zuena, eta La virgen de la lujuria.
Haren lanari buruzko atzera begirakoak antolatu dituzte Munichen, New Yorkeko Arte Modernoko Museoan, Bostonen, Arroxelan eta Dallasen, Chicago Art Institute-n,Turinen, Hong Kongen eta Tesalonikan.