"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Acácio de Almeida gaur egungo europar zinemako argazki-zuzendari garrantzitsuenetako bat da. 1962an, University Center Lisboa-n zineman lizentziatu ondoren, laguntzaile gisa ekin zion bere jardunbideari, besteak beste, Jean Rabierrekin Carlos Vilardebóren As Ilhas Encantadas filmean eta Néstor Almendrosekin François Truffauten L’amour en fuite-n. Hogeita hamarretik gora urteetan 75 pelikuletako argazki-zuzendari izan da. Bereziki emankorra da Alain Tannerrekin izandako elkarlana. Izan ere, Acácio de Almeidak Tannerrekin filmatu baitzituen bere bi lehen pelikula handiak, Dans la ville blanche (Hiri zurian) eta Une flamme dans mon coeur (Sugarra ene bihotzean). Manoel de Oliveira bere aberrikidearekin ere O pasado e o presente bezalako filmak egin ditu, nahiz eta lanik gehien Raúl Ruiz zuzendariarekin egin duen, haren zazpi pelikuletako argazkigintza zuzenduz, horien artean aipagarri dira La ville des pirates, Point de fuite eta Dans un miroir.
Bere filmografia luzean, nabarmen dira, esate baterako, Antonio da Cunha Tellesen O cerco, Marion Hanselen Il maestro, Juan Miñónen La leyenda de Balthasar el Castrado, Nadine Trintignanten Fugueuses, Benoît Jacquoten Les mendiants, Eduardo de Gregórioren Aspern, Joao Cesar Monteiroren A flor do mar, Jorge Silva Meloren Agosto, Jean-Pierre Limousinen L’autre nuit, eta Pilar Távoraren Yerma.