"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainiako hegoaldean jaio eta hezitako ekoizle australiarra. Lanean kazetari gisa hasi zen Londresko “Time Out” aldizkarian. Hamahiru urtez Virgin diskoetxean jardun zuen, lehenik publizista moduan, besteak beste Sex Pistols, Phil Collins eta Mike Oldfielden agente izanik, gero “The Film Yearbook”-en editore gisa eta, azkenik, zine ekoizpenen ataleko buru bezala.
Zine alorrean egindako bere lehen lana Michael Radforden 1984 filmearen ekoizkidetza izan zen, eta segidan, Robert Altman, Jean-Luc Godard eta Nicolas Roegek elkarrekin zuzendutako Aria (1987) taldeko filmaren ekoizpena izan zen. Ekoizle exekutibo izan zen, Zelda Barronen Secret Places (1984), Julian Templeren Absolute Beginners (Hasiberriak, 1985), Paul Mayersbergen Captive (1986) eta Ken Russellen Gothic (1986) filmetan. 80ko hamarkadaren amaieran Sydney hirian kokatu zen. 1989tik 1992ra Australian Film Comission-eko kide izan zen eta, hurrengo hamar urteetan zazpi film ekoiztu zituen: George Ogilvieren The Crossing (1990) eta Craig Lahiffen Heaven’s Burning (1997), biak Russell Crowek antzeztuak; Stephan Elliottek zuzendutako beste bi, The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (Priscilla, basamortuko erreginaren abenturak, 1994) eta Eye of the Beholder (1997); John Polsonen Siam Sunset (1999) eta Andrew Dominiken Chopper (2000). Bere lan berriena, Scott Robertsek idatzi eta zuzendutako The Hard Word (2002) izan da. Une honetan Thunderstruck filma prestatzen ari da, Darren Ashtonek 2004an zuzenduko duena.
Clarkek bi liburu idatzi ditu: “Raymond Chandler in Hollywood” (1996) eta “Making Priscilla”-ren (1994) edizio berritua den “The Lavender Bus” (1999).