"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1946an Buenos Airesen jaio zen. 18 urterekin Europan kokatu zen, bost urtetan hainbat lan ezberdin eginez. Ejerzitoko desertore izanagatik bere herrialdera ezin itzulirik, Brasilen bizitzea erabaki zuen. 1975ean O rei da noite bere lehen filma zuzendu zuen, handik bi urtera, Lucio Flavio, o passageiro da agonia, paramilitarrek zein poliziak drogaren mafiarekin duten harremana eta heriotz-eskoadroiak salatzen dituen filma pantailaratuz. Berehala zinema brasildarraren ekoizpen arrakastatsuenetakoa bilakatu zen, eta ondorioz, Babencok gai horren inguruko beste film bat zuzendu zuen: Pixote, a lei do mais fraco (Pixote, 1981), Buñuelen Los olvidados eta Truffauten Les 400 coups (400 kolpeak) filmekin batera, haurtzaro babesgabearen inguruko film garrantzitsuenetako bat. Nazioarteko mailan oso harrera ona eman zioten eta, Babenco, laster, zinegile latinoamerikarren eredutzat jo zuten.
Hollywooden ateak zabaldu zizkioten, eta hantxe, 1985ean, Kiss of the Spider Woman (Emakume armiarmaren muxua), Manuel Puigen eleberriaren egokitzapena filmatu zuen, protagonisten paperetan William Hurt, Raul Julia eta Sonia Braga zeudela. Film honekin, Babenco Zuzendari Onenaren Oscarrerako proposatu zuten eta Hurtek Aktore Onenarena irabazi zuen. Babenco Hollywood aldean geratu zen 90eko hamarkadako hasiera arte, Ironweed (1987) eta At Play in the Fields of the Lord (1991) lanak zuzenduz. Hilzorian eduki zuen minbizi linfatikoa gainditu ondoren, 1998an gertakari autobiografikoetan oinarritutako Corazón iluminado zuzendu zuen, bere filmik pertsonalena. 2001ean, Carandiru, bere azken filma prestatzen hasi zen, aurtengo Cannesko zinemaldian aurkeztu duena.