"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1949an Milanen jaiotako zine-irakasle eta kritikari italiarrak alemaniar literatura Berlinen ikasi zuen, eta ondoren, Erromako Sapienza Unibertsitatean hizkuntza germanikoetan lizentziatu zen. Bertan zinema eta kritika irakasle da, 1991z geroztik. 2002an Erromako Tor Vergata Unibertsitatean zinema irakasten hasi zen, eta zinemaren historia irakatsi zuen, halaber, Erromako Scuola Nazionale di Cinema-n.
Zinemaren eta literaturaren arteko loturan aditua da eta, hain zuzen ere, gaiari buruzko liburu ugari idatzi du. Zine aldizkari ezberdinetako kolaboratzaile izan da: “Bianco & Nero”, “Cineforum”, “Segno Cinema”, “Movie”, eta hainbat egunkaritan, “L’Unità”, “Il Manifesto”, “Süddeutsche Zeitung” eta “Frankfurter Rundschau”, besteak beste. 1989an Bernardo Bertolucciri buruzko dokumental bat erdi bana zuzendu zuen telebista alemaniarraren hirugarren katerako. Zenbait zine-jaialditan aholkulari gisa aritu da (Taormina, Berlingo Zine Gaztea Forum-ean, Munich,Turin eta Venezian), eta 2000. urteaz geroztik Pesaroko zine-jaialdiko zuzendari da. 1997tik “Close-Up” zinemari buruzko lau hilabetekariko zuzendaria da, eta 1998tik aurrera baita Internet-eko bertsioarena ere, “Close-Up On Line”.