"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1967an Madrilen jaiotako idazle espainiarra.Toki eta alor ezberdinetan lan egin zuen, “El canto de la tripulación” underground aldizkarian ipuinak idazten hasi aurretik. Lehen liburua, “Lo peor de todo”, 1992an argitaratu zuen. “Héroes” (1993) literatur saiakuntza bereziarekin El Sitio de Bilbao eleberri saria jaso zuen. Geroztik, “Días extraños” (1994) eta, batik bat, “Caídos del cielo” (1995) liburuei esker, X Belaunaldia deitutakoaren ordezkari bezala famatu egin zen, bere gogoz kontra, izan ere, belaunaldi batekin lotzerik ez baitu nahi.
1997an, “Caídos del cielo” izenburuko bere eleberriaren bertsio zinematografikoa zuzentzea erabaki zuen, La pistola de mi hermano izenburua aukeratu eta Cannesen aurkeztu zuen. Lorigaren azkeneko bi eleberriek, “Tokio ya no nos quiere” (1999) eta “Trífero” (2000), idazle honen heldutasuna erakutsi dute. Bere azken lana Carlos Saurak zuzendutako El séptimo día-ren gidoia izan da, 1990ean Puerto Hurracon gertatutako tragedia berreraikitzen duena, hain zuzen ere.