"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Idazle eta gidoigile euskalduna, Donostian jaio zen 1957an. Arte Garaikidearen Historian lizentziatua. Zinemarako Gidoigintzan Masterra. “Oh! Euzkadi” aldizkarian eman zituen lehen urratsak idazle bezala, bi poema bilduma argitaratu zituen (“Parentesiak etab.”, 1984 ; “Begien bizkar”, 1991), artikuluak eta zutabeak idazten ditu egunkari nahiz aldizkarietan, literaturaren eta kultura bisualaren inguruan batik bat. Hainbat urtez diseinu grafikoan jardun ondoren, gidoigintzan lankide izateko aukera Balearenak–La Leyenda del Viento del Norte marrazki bizidunetako filmak ekarri zion (1989). European Script Funden babesarekin, Menos que cero idatzi zuen gero, irudi errealeko filma, Ernesto Telleriak zuzendu zuena (1997). Burutzeke geratu diren hainbat egitasmoren ondoren, Karramarro Uhartea idatzi zuen.Txabi Basterretxearen batera zuzendu zuen, eta 2000. urteko Goya Saria merezi izan zuen animazioko film onenaren arloan. Egun, beste film luze baten gidoia ari da lantzen, marrazki bizidunetakoa hau ere.
Telebistarako nahiz komikietarako gidoi ugari idatzi du Muñozek, bai eta hainbat ipuin ere, haurrentzat. Azken urteotan, erakusketak sortzen eta diseinatzen dihardu Tipula komunikazio etxearen baitan. Komikien mendeurrena ospatzeko erakusketa (“Komikiak 100”) antolatu eta ekoiztu ondoren, Donostian milurtekoaren aldaketa ospatzen zuen erakusketa (“Atarian”) paratu zuten Tipulakoek. Azken urteotan, hainbat sortzaileri eskainitako erakusketak eta katalogoak sortu dituzte, hala nola, Olariaga, Ivan Zulueta, Isabel Azkarate, J.M. Zabala, Gabriel Celaya, Nestor Basterretxea edo Jon Zabalo "Txiki".