"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zine-kritikari daniarra, 1940an jaioa. Kopenhageko Unibertsitatean frantses hizkuntza eta daniar literatura ikasketak amaitzean, zinema zuzendari bilakatzeko asmoz Parisen kokatu zen, eta hantxe, Jean-Pierre Melvilleren Le deuxième souffle (1966) filman zuzendari-laguntzaile bezala lan egitea lortu zuen. Zenbait egunkari daniarretarako zine-berriemaile gisa aritu zen Paristik. 1970ean, Danimarkara itzuli eta irratian lan egin zuen, irrati-elkarrizketetan espezializatuz. 80eko hamarkadaren erdialdean, “Bogart”, telebista daniarreko zine-saio ospetsu eta berritzaileena sortu zuen, eta hamazazpi urtez saio horren arduraduna izan ondoren, saioaren oinarrizko erreferentzia eztabaidaezina bilakatu da. 2002ko amaieran saioa uztea erabaki zuenean, oro har haren ahots eta irudiak zinema daniarraren garapenean izandako ezinbesteko garrantzia azpimarratu zen. Idazle eta saiogile da eta zinemari buruzko hainbat liburu idatzi du.