"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ana Katz 1975ean Buenos Airesen jaiotako zuzendari argentinarra. Zinemaren Unibertsitatean ikasi zuen, zuzendari moduan lizentziatuz eta, egun, hantxe, zine-zuzendaritzaren katedrako irakasle da. Ikasketa garaian, zenbait film labur zuzendu zuen, eta azkena, Ojalá corriera el viento, nazioarteko zinema jaialdi askotan erakutsi ahal izan zuen. Antzezpen ikasketak burutu zituen, antzerkirako zenbait lan eginez. Pablo Traperoren laguntzaile izan zen, Mundo grúa filmean. 2002. urtean bere lehen film luzea zuzendu zuen, jaialdi askotan parte hartu eta sari garrantzitsuak jaso zituen El juego de la silla, horien artean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, Made in Spanish saileko epaimahaiaren aipamen berezia jaso baitzuen. El juego de la silla-ren antzerkirako bertsioa zuzendu du, zuzendari onenaren ACE sarirako izendapena lortuz. Egun, El amigo francés izenburuko filmaren gidoia idazten dihardu, “Esplendor” antzezlana prestatzen duen bitartean.