"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1948an Tangerren jaiotako zuzendari marokoarra. Parisen letrak ikasi eta goi mailako zinema-eskolan (IDHEC) lizentziatu ostean, 1978an Jilali Ferhatiren Une brèche dans le mur ekoiztu zuen. 1979an, gidoigile lanetan hasi zen, Ferhatik berak zuzendutako Poupées de roseaux-ren gidoia idatziz. Handik zortzi urtera, zuzendaritzan lehen eginahala gauzatu zuen, nazioarteko mailan jaialdi ugaritarako hautatua izan zen Une porte sur le ciel filmatuz , “Bizilagun eta adiskide artean” gaikako atzera begirakoan ikusteko aukera izango duguna.
Abderrahman Taziren À la recherche du mari de ma femme-n (1992) gidoia idatzi du orduz gero, baita “Aide-toi, le ciel t’aidera” (1997) antzezlana ere, amaren heriotzaren arazoaz jabetzea helburu duena, Sur la terrasse (1995) film laburra, Keïd Ensa/Ruses de femmes, 1999an Marokoko film onena izendatua, eta Nia taghleb (2000) eta El Boukma (2001) telefilmak. Bere azken pelikula Casablanca, Casablanca (2002) da.