"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nito nerabe bat da, eta bera baino haur txikiagoekin joaten da eskolara, atzerapen psikologikoa duelako. Eskolara joaten diren haurrek txantxak egiten dituzte eta Nitori barre egiten diote etengabe. Nito bere birjintasuna galtzen saiatuko da, haiek aztoratuta eta buruan daramaten kontsignaren azpian.