72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

El espíritu de la colmena / The Spirit of the Beehive (Erlauntzaren espiritua)

Víctor Erice
España      97 m.
Lehiaketatik kanpo
Sinopsia
Pelikula poetiko eta politiko eder honek 1973ko Donostiako Zinemaldian liluratu gintuen, eta film onenaren Urrezko Maskorra eskuratu zuen. Ordutik, El espíritu de la colmena filma espainiar zinemarik onenaren historiaren partaide da, eta letra larriz, gainera. Ondoren hainbat zinemalditan aurkeztu zen, Chicago, Londres, Melbourne, Paris, Cannes, Los Angeles, New York, Mexiko, Turin, Kalkutan..., kritikaren aldetik txalo eta goraipamen ugari jasoz: ?Galdutako begiradaz, unitate poetikoz beteriko filma da?, ?Zurbaran ekartzen du gogora, eta honengandik argiaren abentura zinematografikoki deskribatzen asmatu du?, ?Film aszetiko bat da, behin baino gehiagotan ikusi beharrekoa?, ?Espainiako errealitate jakin bati buruzko abileziaz bilbaturiko parabola soziopolitikoa da?, ?Haurtzaroari buruzko film onenetako bat da, ziur aski espainiar paisajean filmaturiko politena, eta zinemak bizitza erreala misterioz kutsatzeko duen gaitasunari buruzko saiakera harrigarri bat?, ?Maisulanaren balioa erdiesten du, edonorrek zeharka ditzakeen ateak zabaltzen dituen horietakoa?... Maisulan hau berriro aurkezteaz harro gaude oso, oraingo honetan kopia zaharberrituan.
Zuzendaria
Víctor Erice
Gidoia
Víctor Erice, Ángel Fernández Santos
Argazkia
Luis Cuadrado
Muntaketa
Pablo G. del Amo
Musika
Luis de Pablo
Antzezleak
Fernando Fernán Gómez, Teresa Gimpera, Ana Torrent, Isabel Tellería, Laly Soldevilla, Miguel Picazo
Iraupena
97 m.
Herrialdea
España
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: