"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bere aurpegiak irmotasun berezia dauka eta bere lanak sendotasun bermea du beti. Gaur egungo aktore onenetakoa izanda ere, bere burua “lore berantiartzat” dauka. 20 urtetatik antzerki-aktore izan arren, pantaila handian 1962ra arte ez zen agertu, To Kill a Mockingbird (Urretxindorraren hilketa) filmean bigarren pertsonaia garrantzitsu bat antzeztuz. Bere gorputz gogor eta ez oso konbentzionalak luxuzko bigarren aktore bihurtu zuen The Chase (Jazarpena), The Detective (Detektibea) edo Bullitt bezalako filmetan. 1969an, The Rain People (Euria ene bihotzean) filman Francis Ford Coppola zuzendaria topatzeak bere ibilbidearen norabidea aldatu zuen, handik gutxira, Aitajaunaren historiaren lehen eta bigarren zatiak eginaz, baita The Conversation (Hizketaldia) ere, baina batez ere Apocalypse Now mitikoa, ejerzito surflari eta wagneriarreko koronel ahaztezinarena eginez, ziuraski Armadako almirante zuen aitaren zenbait kideetan edo urteetan soldadu izan zeneko bere bizipenetan oinarriturik. San Diegon (Kalifornia) jaio arren, Marylanden hezi zen. Hori ordea ez da berarentzat hegoaldeko zenbait pertsonaia zehaztasunez antzezteko eragozpena izan, Tender Mercies filman kasu, 1983an Oscar saria eman ziona. Zinemaren alderdi guztiekiko interes berezia azaldu duen gizon honek 1975ean Nebraskako rodeoei buruzko dokumental bat zuzendu zuen, We’re Not the Jet Set izenburupean. 1983an fikziozko bere lehen filma burutu zuen, Angelo My Love. Baina hamabost urte baino lehen ez da berriro kameraren aurrean jarriko, 1997an The Apostle (Apostolua) zuzentzeko izango da, maite-suak hilketa bat burutzera bultzatzen duen apaiz bati buruzkoa, berak antzezten zuen rola hain zuzen ere, honengatik Oscarretarako bere bosgarren izendapena lortuko zuelarik. 2002an atzera ere zuzendaritzari ekin zion, Assassination Tango filmaz, bere zine-antzezpenak alboratu gabe ordea. Kevin Costnerren Open Range pelikulaz western-era itzuli da. Berrogei urteko ildoan jardunbide zuzen eta koherentea urratu duen zine-gizona.