"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
New York, 1943. Scarlet, 2001eko ekainaz geroztik Frantziako Zinematekako zuzendari Orokorra izan zen, baina hamar hilabeteren ondoren kargua utzi behar izan zuen, erakundearekiko ezberdintasun konponezinak zirela eta. Egun, bitarte horretan jasotako esperientzia biltzen duen oroitzapen-liburua idazten ari da, "An American in Paris is Not Singin'in in the Rain" izenburukoa. Lehenago, 1983tik 2001era, San Franciscoko Nazioarteko Zine Jaialdiko Zuzendari Artistikoa izan zen. Garai horretan, Amerikako zine jaialdi zaharrenak ospe handia hartu zuen nazioarteko mailan, partaide kopurua hirukoiztuz. Jaialdiko arduraduna izanik egindako lanari esker, Mike Leigh, Spike Lee, Jane Campion, Léos Carax, Hou Hsiao-Hsien, Alan Clarke eta Guy Maddin bezalako zinegile garrantzitsuak Estatu Batuetan ezagutzera eman zituen.