"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(EEBB). Zinemagintza historiagilea, filmen jabetza intelektualaren eskubideei buruzko ikerketak egiten ditu eta dokumentu aholkularia da. Azken 25 urteetan, Bethesdako (Maryland) Motion Picture Information Serviceko zuzendaria izan da. Erakunde horretatik, ehundaka adituentzat ikerketak egin ditu eta mundu osoko zine artxibategi eta jaialdietan lagundu du. "Dark Carnival: The Secret World of Tod Browning (El carnaval de las tinieblas. El mundo secreto de Tod Browning)" liburuaren egilea da, David J. Skalekin batera. Liburu hori gaztelaniaz argitaratu zuten, Donostiako Zinemaldiak zinegile amerikar horri 1996.urtean zuzendutako atzera begirakoa zela eta. Hartan, Savadaren laguntza ezinbestekoa izan zen. Hamalau urte eman ditu "The American Film Institute Catalog of Motion Pictures Produced in the United States : Film Beginnings, 1893-1910" eratzen. 17.000 film bi liburukitan biltzen dituen sekulako lana da. "http://www.nitrateonline.com" web orrian idazten du, Online Film Critics Society eta Association of Moving Image Archivists erakundeetako kidea da, "Avotayna, The International Review of Jewish Genealogy" aldizkarian artikulu pila idatzi du eta International Conference on Jewish Genealogyren 23.ekitaldia koordinatu du, Washington D.C.n.