"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Donostia 1944). 60ko hamarkadaren erdialdean, Lur argitaletxearen bitartez eta, gero, "Oh Euzkadi" aldizkariaren bitartez garatuko zen kultur berritzaile mugimenduaren bultzatzailea izan zen. Bere lehen eleberria, 1969an kaleratutako "Egunero hasten delako", lehen euskal eleberri modernoa da, literaturaren historiaren antologia eta gidaliburu guztien arabera. "Ehun metro (100 metros)", bere bigarren eleberria, 1974.urtean bahitu zuten, 1976an kaleratzea lortuz. Handik gutxira, Alfonso Ungríak telebistarako film batean bihurtu zuen. "Ene Jesús" esperimentazio literioarekin Kritikaren Saria jaso zuen, 1976an, ondoren isilune eta etenaldi garai batean sartzeko. Hemeretzi urte geroago, arrakasta handiko hiru eleberriekin itzuli zen : "Hamaika pauso (Los pasos incontables)", Kritikaren Saria 1995ean, "Bihotz bi. Guerraki kronikak (Amor y guerra, 1996)", Euskadi Difusión Saria, eta "Gorde nazazu lurpean (Guárdame bajo tierra)", Kritikaren Saria eta Euskadi Saria, 2000.urtean. Soziologian prestatua da eta Gizarte Zerbitzuen alorrean zenbait ikerketa lan idatzi ditu. 1994.urtean, Eusko Jaurlaritzaren Lehen Sustatu Saria jaso zuen, bere ibilbide profesionalaren esker onez. Egun, SIISeko (Gizarte Politikan espezializatutako Dokumentazio eta Ikasketa Gunea) Zuzendaria da.